XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Schliemannek antzinako Troia aurkitu ondoren, garbi geratu zen herri-kondaira eta -tradizioen oinarrian benetako gertaerak egoten direla.

Hala eta guztiz ere, nabaria da kondaira oso egiantzekoa izan arren ukitu mitikorik ere baduela eta horrek benetako gertaerak okertu egiten dituela.

Arrazoi osoz esan dezakegu Atlantidari buruzko kondaira hainbat adituk eta erakundek egiazkotzat, ukitu eta okertze horiengatik hain zuzen, ez dutela hartzen.

UNESCOk adibidez, arazo batzuei buruzko albisteak besterik gabe ez onartzea gomendatzen du;piramideen, esfingearen edo antzinateko beste hainbat obraren sekretuari buruzko albisteak...liburu eta eskuizkribu zaharretan aurkitutako zeinuen deszifratzeari buruzkoak... Atlantida eta antzera desagertutako kontinenteei buruzkoak... (1955. urteko nazioarteko konferentziaren arabera oso kontuz tratatu beharreko 78 gaien zerrendatik hartu dira hauek).

Atlantidaren arazoak alderdi ugari du.

Ebazteko mota askotako iturriak baliatu dira: historikoak, etnikoak, arkeologikoak, zoogeografikoak, astronomikoak, etab.

Hala ere, Atlantidari buruzko hutsuneak argitzeko bi mila urtean inork erabili gabeko beste iturri bat bada.

Material geologikoek eskaintzen dutena da.

Material hauek mende honetan hasi ziren erabiltzen, baina gure gaitzat hartu dugun arazoa (Atlantidarena) konpontzeko gero eta garrantzi handiagoa dute.

Atlantidaren gaian aditu den N. F. Zhirov irakasle errusiarrak Atlantida (atlantologiaren arazo nagusiak) izeneko monografia lodia argitaratu zuen 1964. urtean, eta bere iritziz beste ezer baino lehen Atlantida arazo geologiko gisa tratatu behar zen.

Izan ere, Atlantida benetan izan bazen, hondamen geologikoren bat medio ezkutatuko zen.